Jakinarazten dizugu

Atal honetan interesdun artikuluak, elkarrizketak, aholkuak eta bestelakoak jarriko ditugu. Zure gustokoak izatea espero dugu.

 EGFISIOS Donostiako Maratoiean

Igande honetan Donostiako Maratoia izango da eta EGFISIOS bertan izango da ere. Oraingoan zuzenki fisioterapeuta bezala ez gara egongo, baina gure korrikalari ordezkaritza izango dugu.

EGFISIOS MARATOI TALDEA osatuz Julen Urkiola, Andoni Urkiola eta Unai Arregi egongo dira. Bestalde 10 kilometrotako proban ordezkaria izango dugu ere: Iulen Ibañez.

Gure maratoilariak lehenengo aldiz egingo dute maratoi bat. Oso ondo entrenatu dira, ondo zaindu ditugu ere, beraz, ez badago inungo ezbeharrik gauzak ondo aterako zaizkielakoan gaude.

Iuleni dagokionez zer esanik ez. Urte batzuk dira iada distantzia horretan ari dela, baina oraingoan SASOITUZeko lagunen laguntzarekin (ikusi www.sasoituz.com ), beraz, emaitza ona espero dugu.

Gure ordezkarietaz aparte lagun asko izango ditugu bertan. Batzuk minak izan dituztenean guregana etorri dira, besteak masajea jasotzea iraunkorki etortzen direnak eta beste batzuk SAUNACRIOGENIKA teknika berritzailearen bitartez errekuperatzera etorri direnak.

Ez litzaidake inor ahaztutzea nahi. Guztioi besarkada bat baina bereziki: Alberto Revuelta eta Mikel Albenizi. Zorte handia eta mila esker zuen laguntzagatik. Jon Arzubialde, Eduardo Gallego, Javier Colomo, Mikel Colera. Animo guztiak iganderako. Bai 10km, bai maratoi erdian baita maratoiean parte hartuko duzuten lagun guztioi ANIMO!!!