Jakinarazten dizugu

Atal honetan interesdun artikuluak, elkarrizketak, aholkuak eta bestelakoak jarriko ditugu. Zure gustokoak izatea espero dugu.

 Bizi Biderekin kolaborazio hitzarmena

EGFISIOS eta BIZI BIDE (Gipuzkoako Fibromialgia eta Neke Kroniko Sindromearen Elkartea) artean hitzartutako kolaborazio akordioari esker, BIZI BIDEko bazkideak SAUNA KRIOGENIKOrako bonoen kontratazioan, deskontu handietaz baliatu ahal izango dira.

Hilabete batzuk fibromialgia eta neke kroniko sindromea duten pertsonak, kriosaunaren bitartez, tratatzen egon ondoren, hobekuntza izugarriak ikusteko aukera izan dugu. Minaren gutxitzea, mugikortasunaren hobekuntza, atsedenaren kalitatearen handitzea, adore gehiago, ikusi ditugun onura batzuk dira. Gaixoek nabari duten hobekuntza ikusirik, BIZI BIDE elkartea SAUNA KRIOGENIKOAren bitarteko terapiataz arduratu da.

BIZI BIDE fibromialgia eta neke kroniko sindromearengatik kaltetutakoen gabeziak eta beharrrak gizarteratzeko lan egiten duen irabazirik gabeko elkartea da. Baita ere, kolektibo honen bizi kalitatea hobetzeko asmoz, lanean diardu.

Bide honetan, EGFISIOSetik ere, pertsona hauen bizi kalitatearen hobekuntzaren aldeko lanean gehitu nahirik, BIZI BIDE rekin kolaborazio akordio batetara irtsi gara. Akordio honen bitartez BIZIBIDEko bazkideak SAUNA KRIOGENIKORAKO bonoen erosketan, deskontu ezin hobeetaz baliatu ahal izango dira gure Donostiako kontsultan.

Informazio gehiagorako gurekin harremanetan jarri.

Laguntzen jarraitu ahal izatea espero dugu.