Jakinarazten dizugu

Atal honetan interesdun artikuluak, elkarrizketak, aholkuak eta bestelakoak jarriko ditugu. Zure gustokoak izatea espero dugu.

 BeraBerako neskak Sauna Kriogenikoan

Asteazkenean Matxalen Ziarsolo eta Eli Pinedo eskubaloiko jokalariak bisitan izan ditugu.

BeraBera eskubaloiko taldeko Matxalen Ziarsolo eta Eli Pinedo Sauna Kriogenikoaren onurak probatzera etorri zaizkigu. BeraBerak denboraldi honetan erronka garrantzitsuak ditu. Entrenamendu eta partida karga handia daramate jokalariek. EGFISIOSetik gure aletxoa jarri nahi dugu Donostiako eskubaloiko ekiporik gorenenari esku bat botatzeko. Daramaten lan zama biguntzeko asmoz eta denboraldian gelditzen zaien lanari gogor ekin diezaioten Sauna Kriogenikoa ezagutarazi diegu. Gure ekarpena baliagarria izango delakoan...

GORA BERABERA !!!