Jakinarazten dizugu

Atal honetan interesdun artikuluak, elkarrizketak, aholkuak eta bestelakoak jarriko ditugu. Zure gustokoak izatea espero dugu.

 Azken orduko fitxajea

Igandean EGFISIOS KORRIKALARIAK taldean, taldekide berri bat izango dugu. Eta ez nola nahieko korrikalaria gainera. Gure artean Elena Silvestre izango dugu.

Elenari buruz, ezagutzen ez den ezer gutxi esan genezake. Maila herrikoiean, berak aurre denboraldi moduan kilometroak gehitzeko erabiltzen duen garaian, gure lagunak 2015ean Robers 15Km Klasika irabazi du. 2014ean Maratoiko 10Kmak eta San Silvestre Donostiarra irabazi, Errege Kroseean 4. postua lortu eta Behobian 1'18'36'' an gelditu zuen erlojua. 2013.ean lilatona irabazi, San Silvestren 2. eta UPVko lasterketan 3. postua lortu zituen beste lorpen batzuen artean.

Atletismo federatuan, bere onena emateko garaian, Ricardo Jimenez entrenatzailea eta bere taldearen laguntzarekin kontatzen du. Atletiko de San Sebastián taldea ordezkatzen duen eta Behobia 2015 ean EGFISIOS KORRIKALARIAKen izenean aterako den lagunak, honako lorpenak ditu: 3000m (10'15'), 5000m (17'36'') eta 10km rutan (36'56'') eta bestalde, Gipuzkoan guztiz txertatuta dagoen terueldarra, Espainiako hainbat txapelketetan Euskal selekzioko kide gisa partaide izan da .

Gipuzkoarrok gure artean terueldar altxor hau hartu izanaz pozik egon behar gara. Asko hitzegiten da Teruelgo txerri eta urdaiazpikoaz, baina, Kantauri itsas ertzeetan sekulako perlaz disfrutatzea tokatu zaigu. Entzunda edukiko zenuten ''Teruel existe''esaera; ba bai, existitzen da, baita Elena Silvestre ere. Eta berriro ere Behobia 2015 an erakutsiko digu.

Zorte on txapelduna!

Ez dugu bere lehiakide eta laguna den Maitane Guerrero animatzeko aukera hau galdu nahi. Zorte ona opa dizuegu bioi eta Robers 15km Klasikan eman zenuten ikuskizunaz berriro ere gozatzea espero dugu.

Ea komunikabideak jabetzen diren eta merezi duzuen tartea eskeintzen dizueten.

Aupa nexkak!!!